Didakma

Didakma >

Xedea
Zerbitzu-emaileak, webgunearen arduradunak, erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau, zeinaren bidez bete nahi baititu Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren (IG-MEZL) Zerbitzuen 34/2002 Legean xedatutako betekizunak, eta, halaber, jakinarazi webgunearen erabiltzaileei zein diren webgunearen erabilera-baldintzak.

Webgunera sartzean, erabiltzaileak onartzen du osotasunez ulertzen dituela erabilera-baldintza orokor hauek, eta onartu egiten dituela. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak ez erabiltzeko legez kanpoko jardueretarako, eta une oro errespetatzeko baldintza orokor hauek. Zerbitzu-emaileak edozein unetan eragotz dezake webgunerako sarbidea, baldin eta legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen kontrako erabilera hautematen badu.

Zerbitzu-emaileak beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio-mota aldatzeko eskubidea, eta ez du erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko obligaziorik; nahikoa izango da webgune honetan argitaratzea.

Zerbitzu-emaileari buruz
Webgunearen zerbitzu-emaileak bere identifikazio-datuak ematen dizkie erabiltzaileei, erabiltzailearen konfiantza eta harekin dituen harremanak hobetzeko.

Enpresaren izena: DIDAKMA 2007, S.L.
Enpresaren helbidea: Etume Bidea, 15, 2º Izq., 20008, San Sebastián, Gipuzkoa
IFK/IFZ: B75102210
Telefonoa: 607169156
h.el.: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Erregistroan inskribatua: tomo 2630, folio 45, inscripción 1º con hoja SS-36002.
Domeinu-izena: http://www.didakma.com y http://www.didakma.es 

IP helbideak
Webguneko zerbitzariek automatikoki detekta dezakete erabiltzaileak baliatutako IP helbidea eta domeinu-izena. Internetera konektatzean ordenagailuari automatikoki esleitzen zaion zenbakia da IP helbidea. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da; fitxategia behar bezala inskribatua dago eta gero datuok prozesatzeko aukera ematen du. Hala, neurketa estatistikoak egin daitezke, hau jakiteko, besteak beste: orriak zenbat aldiz inprimatu diren, web-zerbitzuetara egindako bisita-kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar.

Segurtasuna
Zerbitzu-emaileak beharrezko diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta haiek galtzea, aldatzea eta/edo baimenik gabeko hirugarrenek haiek eskuratzea eragozteko ere. Industrian, oro har, informazioaren segurtasuna bermatzeko onartzen diren teknikak erabiltzen ditu webguneak, hala nola suebakiak, sarbide-kontroleko mekanismoak eta mekanismo kriptografikoak, betiere datuak baimenik gabe eskuratzea eragozteko helburuarekin. Horretarako, erabiltzaileak/bezeroak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak lortzea, sarbide-kontrolek autentifika ditzaten.

Erantzukizuna
Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartzen webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako erantzukizunik, baldin eta informazio hori kanpoko hirugarren batek manipulatu edo sartu badu (esate baterako, foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan eta abar). Nolanahi ere, eta LSSI-CE legeak agintzen duenez, zerbitzu-emailea erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indarren eskura jartzen da edukiak ezabatzeko edo blokeatzeko, baldin eta eduki horiek estatuko edo nazioarteko legeari eragiten badiote edo hura urratzen badute, edo hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari kalte egiten badiote; horrelakoetan, agintari eskudunei jakinaraziko die, beharrezkoa bada.

Baldin eta erabiltzaileak uste badu sailkapen horretan sar daitekeen edukirik egon daitekeela webgunean, webgunearen administratzaileari jakinarazi behar dio berehala.

Webgune hau berrikusi eta probatu da, behar bezala funtziona dezan. Arazorik ezean, urteko 365 egunetako 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela bermatu daiteke. Alabaina, zerbitzu-emaileak ez ditu baztertzen programazio-erroreak, edo ezinbesteko arrazoiak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko gertaerak suertatzea, zeinek ezinezko egingo balukete web-orrian sartu ahal izatea.

Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Webgune honekin edo hemen egiten diren jarduerekin lotutako eztabaida eta galdera guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da. Bi aldeek berariaz onartzen dute hori, eta erabilerarekin lotutako edo hortik eratorritako desadostasun guztiak ebazteko, Donostiko epaitegietara eta auzitegietara joko da.

Dokumentu honetako edozein klausula baliogabetuz gero, gainerako klausulak indarrean jarraituko dute, eta aldeen borondatea eta baldintza hauen helburua kontuan hartuta interpretatuko dira. DIDAKMA 2007, S.L.k aukera izango du dokumentu honetan onartzen zaizkion eskubide eta ahalmen batzuk ez erabiltzeko; horrek, hala ere, ez du esan nahi uko egiten dienik, baldin eta DIDAKMA 2007, S.L.k berariaz hala onartzen ez badu.