Didakma

Didakma >

Jolasaren garrantzia haurtzaroan

Haurraren bizitzan, jolasa da, eguneko zati handi batean egiten duen ekintza. Jolasak ezagutzak areagotzen, emozioak eta sentimenduak adierazten lagunduko dio. Espezialista guztiak ados daude haurtzaroan jolasak duen balore psikopedagogikoaz. Jolasak, hazkuntzan, adimenean, afektibitatean eta sormenaren garepenari laguntzen dio. Era berean haurraren sozializaioan, adierazpenean, komunikazioan, lagunduko du bere egozentrismoa gaindituz, inguruko lagunekin erlazioak izanez eta beste ikuspuntu desberdin batzuk onartuz. Bestalde, ikaskuntzarako beharrezkoak diren funtzio psikikoak; perzepio sensoriala, hizkuntza, oroimena…….eta funtzio fisikoak; korrika egin, jauzi egin, oreka eta koordinazioa garatzen lagunduko du.

Jolasa sormenaren garapenaren oinarria da haurraren imaginazioari estimulatuz.

Horregatik oso garrantzitsua da haurraren jostailuetan aukeraketa egoki bat egitea, jolasaren oinarriaetako bat bait da.

0-tik 2 urte bitarteko haurrentzat jostailuak

Haurra jaiotzen den unetik aurrera, bere garapenean aurrera egin ahal izateko inguruan dauden estimulu desberdinak oso garrantzitsuak izango dira, soinua, usaina, ikusten duena, ukitzen duena…. Era berean jaiotzetik erreflexu jakin batzuekin jaiotzen gara, xurgatze erreflexua, ibiltze erreflexua, presio erreflexua…..hauek ere haurraren aurkikuntzaren garapenean ezinbestekoak izango direlarik.

Etapa honetan haurrak soinuak eta koloreetako irudiak piskanaka errazago antzemango ditu. Egokiak izango direlarik, seaska gaineko musikadun jostailuak.

Denbora aurrera doan ehinean, objetuak garrantzia hartzen joango dira haurraren aurkikuntzaren munduan, mugitzen den guztiari kasu eginez eta atentzioz begiratuz. Panpin biguinak, “testura desberdinetako materiala eskura jarri ezkero…....auskalo zer gerta daitekeen”.

Ahoaren bitartez ezagutu eta aztertuko ditu objetuak eta haurraren koordinazioa ere trebatzen joango da. Txintxirrina duten jostailuak dituzte gogoko.

word1

Haurrak arrastaka mugitzen hasten direnean, ingurua ezagutzeko beste bide batzuk bilatuz hasten dira. Mugimendu honekin etxeko txoko guztiak esploratuko ditu eta bidean topatzen dituen soinu desberdineko jostailuak ikusi, hartu, behatu eta astintzea asko gustatuko zaio, honetarako pareta sensorialak oso egokiak izan daitezke.

word2

Tamainak eta formak bereizten hasten direnean, oso erakargarriak izango dira irudi geometriko desberdinak dituzten jolasak non irudi bakoitza bere zulotxoan sartu behar den edo eta bata bestearen gainean sartzen diren irudi zatiak.

word3

Haurrek beren lehenengo pausoak ematen dituzte eta horretarako bultzatzeko eta tira egiteko jostailuak primerakoak dira.

Era berean koordinazioaren garapenean trebatzeko oso egokiak dira kolpatzeko jostailuak, ukimen jostailuak eta atseginak dituzte arrastaka eramateko jostailuak.

word4

3tik 6 urte bitarteko haurrentzat jostailuak

Adin honetan haurrek gero eta jakin min handiagoa eta experimentatzeko irrika handiagoa izango dute. Honela bere sormenari bidea irekiz bai egurrezko eraikuntzekin, margoekin…... nork bere mugak neurtzeko oso egokiak dira kalean ibiltzeko bizikletak, . Garai honetan haurrak bere buruari “zer gertatuko litzake…..eginten badut?” maiz galdetzen dion galdera da.

word5

Jolas sinbolikoak garrantzia hartzen du haurraren garai honetan. Haurrak imitazioaren bitartez bere mundua osatuko du eta bere errealitatea eraikitzen lagunduko dion jolasa izango delarik, gurasoetara jolastea,sukaldean sukaldatzea, dendari izatea, sendagile, suhiltzaile….jolasak dituzte gustoko eta bide batez haurraren sentimenduak adieraziz hizkuntzaren garapena garatzeko oso lagungarria den jolasa da. ( hitzegin, galdetu, erantzun, azalpenak heman, komunikazioaren garapenean lagunduko duten jarduerak sortuko dira).

word6

Sozializazioaren hasieraren garaia dugu hau, besteak laguntzen hasiko dira laguntasunaren sorrera hasiz. Talde eraikuntzak eginez….. Era berean motrizitate fina zein garunaren garapena garatzen doazen ehinean, zailtasun handiagoa duten puzleak, musika instrumentuak, letrak dituzten zigiluak….oso gustoko dituzte.

word7

6tik 12 urte bitarteko haurren jolasak

Adin tarte honetan, hizkuntza gaitasuna, areagotzen hasten da eta leister irakurketa eta idazketa mundua menperatzen hasteaz gain, sozializazioan erabat sartuta egongo dira haurrak. Guzti hau indartzen lagunduko duten jolasak dira erakargarriak. Pentsmendu hizkuntza jolasak imanezko letrak, jolas koperatiboa mikado erraldoia, arte lanak, Plastilina, buztina, maketak eraiki……..

word8

0-99 urte bitarteko pertsonen jolasak

Jolasa, gizakiaren bizitzan oso garrantzitsua da, baibizitzan ditugun atal desberdinen garapenean zein bizitzarekin ditugun esperientzi desberdinetan, aurkikuntzetan, ezagutzan,elkarbanaketan……bizitza osotasunean disfrutatzeko.

word9