Didakma

Didakma >

Didakma, Haur eta Musika Hezkuntzan Diplomatuak eta Logopedian Masterra duten pertsonek osatzen dugu non hezkuntza munduan 10 bat urte lanean egon ondoren haurren jolas eta materialen inguruan dauden hutsuneak beteko dituen euskarazko web-gune bat sortzea dugun helburu. Beti ere jolasa izanik haurren garapenaren oinarria.

Gure lan esperientziak, bai irakasle zein hezitzaile moduan eta ama izateren esperientziak lagundu gaitu , kalitatezko heziketarako jolasak eskeintzen dituzten markak aukeratzen eta guztien eskura egon daitekeen salneurri batean topatzea.

Web orrialdean eskeiniko diren materialak, haurrentzat erakargarriak, koloredunak eta ingurugiroa errespetatzen dutenak izango dira. Jolas manipulatiboak, sinbolikoak, musikalak, sormen, zentzumen, entzumen, motrizitate fina….garatzen lagunduko dutenak izango dira.